XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZAZPIGARREN AGERRALDIA. Maisua ta Maistra

Maistra (Apain jantzita). Maisu jauna: mutillak etorri ez ¿e?.

(Maisuak erantzun gabe bestaldera begiratuko du).

- Lenago esan dizut: gaurr ez zirala etorriko; ¡ezta bat ere!.

Maisua - (Bat-batean burua itzuliaz).

- ¡Iru etorri dira ba! Ta beste guztiak....

Maistra - ¡Ez ola jarri gizona; ez, ez, gizona!.

- Ostegun gizena dala esan nai det.

- Urte guztiko ostegunetan jai izaten da, ¿ta ostegun gizen egunez eskola? Ez da oiturik.

- Lenoxego mutillak ez dirala etorriko esan dizut.

Maisua - (Oso ben ta kopeta illunaz).

- Aski dezu. Ez det geiago ezer jakin nai.

- Gaitzerdi....

Maistra - ¿Galtzerdi? Maisua - (Ots aundiaz). Gaitzerdi da mutillak ez dirala etorriko neri esatea.

- ¡Bañan (Sutsu ta asarre) mutillai berai zuk adieraztea gaur ez dala eskolara etorri bear, ez dizut barkatzen!.

- ¡Orrek ez du izenik!..

Maistra - Bai, orrek izena badu: gezurra.

Maisua - (Jarraituaz). Ori egia da.

- Esaidazu; ¿zeñek agintzen du mutillekin, zuk ala nik?....

Maistra - Nik ez; zuk ta... ostegun gizenak. Paketu zaitea.

- Nere aldetik, aitortu bear dizut iñolaz ere, zure mutillai ez dietela, ez aitatu, ez agindu, ez esan, ez an, ez emen, ez orain, ez lenago, ez gaur ez atzo... ezertxore.

Maisua - ¡Ixo! Ori mingaña...
Maistra - ¿Mingaña? Ondo garbia daukat. (Erakutsiaz).

- Baraurik nago atzo ezkerotik.

- Esne pixka bat besterik ez det artu.

- Bañan gero, izebanean... tia, txokolatea, goxo ta txistorra.

Maisua - Ez det ezer jan nai.

- Eskola ondoren ere beta gelditzen da nai aña meriendatzeko.

Maistra - Bai bañan, ez zera nola nai jantzita joango alkatearen andrearengana-ta.

Maisua - Gu nolanai ta andreak... aundinai.

Maistra - Bai, sonbrerua jaztera noa ta geldi-geldi izebanera.
Maisua - Ni geldiago.

Maistra - Neskatxoai esan diet gaur bazkalondoan ez zala eskola-jardunik izango.

- Zuk beste orrenbeste egin zenezakean. Lasa-lasa.

Maistra - Zu lasa ta ni estu. Bakoitzak berea. (Bijoaz).